Alvarez armeria

Ehiza, arrantza, mountain-bikean ibltzea, eskiatzea, eskalatzea… Gustuko badituzu hemen duzu helbide interesgarri bat. Materialak erosteaz gain izena eta etxeko helbidea emanez gero etxera katalogoak bidaltzen dizkizue. www.alvarez.com

Nire lehenengo eguna basurde ehizean

13 urte nituelarik Ordiziako ezagun batekin topo egin nuen Jacako kaleetan. Ni eskiatzera joaten nintzen eta bera, berriz, ehizera. Ehizarako zaletasuna nuela eta ondoko herri bateko (Binacua) koadrila batekin ehizatzera gonbidatu ninduen. Horrela ba, hurrengo egunean goizean goiz jaiki eta herrira joan ginen. Herrira iritsitakoan, koadrilako tradizioa zirudien hamaiketarekin hasi ginen (geroago zihurtatu dudana). Soziedade antzeko batean elkartu ginen sutondoaren alboan eta suarekin txigortutako ogia hirugiar zatitxo batekin jan genuen. Olioa botatzen zioten gainetik eta seguru negoen ez zitzaitela batere gustatuko baina bueno, aurreneko egunetik ez nintzen gauzak ukatzen hasiko eta nola edo hala jan ondoren, ikaragarri gustatu zitzaidala jakinarazi nien (aurrerago ederki damutu nintzen asko gustatu zitzaidala esateak).

Tradizioarekin bete nuenean, hasi zen dena. Lehenengo txakurrak 4×4ek zituzten karroetan sartu eta lagunarekin joan nintzen postura. Negua zen eta izugarrizko hotza egiten zuen geldirik egoteko, baina gustora egon nintzen (geroago txakurrekin mendian barrena ibiltzen hasi nintzen, nire iritziz askoz ere dibertigarriagoa). Ez genuen basurderik ikusi goiz guztian, baina hala ere hurrengo tradizioarekin jarraitu genuen: bazkaria. Hemen jatea gutxienekoa da. Elkarri historiotxoak kontatzen egoten ziren gustoen eta baita ni ere.

Basurdearen ehiza

Basurdea ehizatzeko modu bat baino gehiago dauden arren batida deritzonaz idatziko dut. Jakingo duzuenez, basurdea animalia gautarra da eta egunean zehar gordeleku batean ematen du, normalean sasi edo landaretza ugari dagoen leku batean etzanda. Lotan dagoela esan genezake (erderaz ehiztari munduan aski azaguna den termino batekin ezagutzen da egoera hau: encame) baina noski bere entzumen eta usaimen paregabeei esker ezinezkoa da mendian barrena basurde bat lotan topatzea.

Bueno, ba batida bat, basurdea bere gordelekutik “encametik” mugitzea eta ondorioz mendian barrena basurdea postuetaraino mugitzean datza. Bertan, basurdea akabatzea edo ez, norberaren gaitasunen menpe dago.

Goran aipaturikoa egiteko lau,bost edo sei ehiztari mendian sartzen dira hogeiren bat txakurrez lagundurik. Batzuetan txakurrek segituan aurkitzen dute usaimenaz lagundurik, basurdeak aurreko gauan egindako ibilbideari jarraituz bere ohea. Orduan basurdea aurkitutakoan zaunkaka hasten dira etengabe eta lehenago aipaturiko ehiztariek mendi guztiaren zabalera harturik postuetara gidatzen dute edo dituzte.

Baina kasu gehienetan basurdeak ez du robot bat bezalaxe zuzenean postu batetara joatzen. Momentu honetan basurdearen arabera portaera ezberdinak izango dira. Oso handia bada ez da asko mugituko eta txakurrek ere ez dute bere partetik asko egingo hori aldatzeko. Hala ere beti egoten da taldean txakur ausartaren bat, eta azkenean iguratu egiten dena bakarrik edo beste lau lagunekin edo. Eta basurdeak ez du ausardia hori onartuko eta letagin zorrotz eta luzeez lagundurik haien aurka aterako da dudarik gabe. Ordurako ehiztariren bat iritsi bada oso kontuz ibili beharko du txakurrak alde guztietatik ibiliko baitira basurdearen inguruan eta nerbioak nolabait kontrolatu behar dira eta tiro egiteko momenturik onena haukeratu. Erreza dirudien arren ez da horrela zeren basurdea zure aurka ere etortzen baita (honen inguruan baditut lehenengo pertsonan kontatzeko hamaika gertakari). Gaztea bada kontuz ibili behar da ar handiak gazte batekin ibiltzen baitira. Baita kumeak badira, ama gertu ibiltzen delako.

Badirudi muxu bat eman behar diola amatxori!!

Epa!!

Imanol Ormaetxea naiz eta hemendik aurrera astean bitan edo, ehizari eta orokorrean naturari buruz idatziko dut.

Kaixo Mundua!

Welcome to Jakintzazu.net. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!